Atzo, azaroak 6, bukatu zen Uztarria Kultur Koordinadorak antolatutako IV. Kulturaldia, eta balorazio "ona" egin du orokorrean koordinadorak.
Urriaren 21ean hasi zen IV. Kulturaldia eta atzo (igandea) izan zen azken ekitaldia; tartean beste hainbat ekitaldi izan dira, eta Uztarria "pozik" dago lortutako emaitzarekin.
Aurten ere, ekitaldi berriak pentsatu eta sortu dira Kulturaldian eskaintzeko. "Herriko taldeek elkarlanean egin dituzte ekitaldi horiek, eta orokorrean jende dezente hurbildu da ikuskizunetara", diote Uztarriako Kultura arlokoek.
Baina gabeziak ere izan direla pentsatzen dute. "Azken batean, Uztarria Kultur Koordinadorak ikusten du Kulturaldia antolatzean, oraindik, taldeen elkarlan eta koordinazio falta dagoela, horrek sortzen dituen arazo guztiekin. Hori konpontzeko taldeen arteko elkarlan eta koordinazioa handiagoa landu behar dela uste dugu".
Aurten ere Kulturaldiko ekitaldi gehienak kalean antolatu dituzte, "formato txikikoak antolatzeko azpiegitura egokirik ez dagoelako herrian; horregatik Kulturaldiko ekitaldi gehienak kalean antolatu behar izan ditugu".
Hauxe izan da IV. Kulturaldiko egitaraua:
- Urriak 21. Kitarrista taldea eta losintxa lehiaketako sari banaketa.
- Urriak 22. Xukan taldearen Iturrian zer dago
.
- Urriak 23. Literatuzta eta Juan Joxe Agirreren argazkiak.
- Urriak 28. BeƱat Lizaso eta Haritz Etxeberria Ministro bertsolariak, eta Haritz Unanue, Aitor Bengoetxea Ondarru eta Ekaitz Garmendia musikariak.
- Azaroak 4. Antton & amp; eta Corsal Desastre.
- Azaroak 6. Euskal laburmetraien emanaldia.
Kulturaldia iruditan ikusteko aukera duzu uztarria.com-en.