Behobia-Donostia lasterketan 291 lagunek eman dute izena Aradi Kirolak dendan, iaz baino 65 lasterkari gehiagok. Azken lau urteetan Aradin 200-240 tartean ibili izan da parte-hartzaileen kopurua, baina aurtengoan zenbateko horrek nabarmen egin du gora. Aradin izena ematen duten lasterkariak Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoakoak izan ohi dira. Azaroaren 13an (igandea) da lasterketa ospetsua, 20,2 kilometrokoa, 11:00etan hasita.
Behobia-Donostiaz gehiago jakin nahi izanez gero hemen klikatu
Aurreko urteetan Behobia-Donostian azpeitiarrek egin dituzten denborak: