Hilaren 19an eta 26an, Batasunaren 'Bide Eginez'-eko batzarrak

Uztarria 2005ko aza. 12a, 20:11

Azpeitiko Batasunaren 'Bide Eginez'-en aurkezpen ekitaldia, gaur (zapatua).

Goizeko hamarretan izango dira, Aitonena I-en; Batasuna Euskal Herri osoan ari da batzarrak egiten

Fase politiko berriari aurre egiteko oinarriak jarri nahi dituzte

Batasuna alderdia barne eztabaidan ari da, orain dela lau urte egin zuen bezala, fase politiko berriari aurre egiteko oinarriak jartzeko asmoz, eta zuzendaritzak aurkezturiko Bide Eginez txostena ari dira eztabaidatzen herrietan. Azpeitian, hain zuzen, hilaren 19an eta 26an izango dira batzarrak (zapatua da bietan). Euskal Herri osoan ari da Batasuna batzarrak egiten, eta orain arte 70 herrietan egin dituzte bilerak. Arduradunek gustura daudela esan dute. Prozesua urtarrilaren 21ean bukatuko da, eta Mahai Nazional berria hautatuko dute aldi berean.

Azpeitiko Batasunak gaur (zapatua) egin du herriko batzarren aurkezpena, eta prozesuan parte hartzeko dei egin du. Azpeitiko bi batzarrak 10:00tan hasiko dira, Aitonena I-en.

Informazio gehiago: Berria (I) eta Berria (II)

Bide Eginez-en testu osoa, berriz, Berria.info helbideko banner batean dago, PDF formatoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide