Saez Elola kaperan zaharberritze lanak bukatu dituzte

Uztarria.eus 2005ko aza. 16a, 15:09

Soreasuko Sebastian parrokiko Nicolas Saez Elolaren kaperan zaharberritze lanak bukatu zituzte. Zaharberritze lanak duela bi urte hasi ziren, eta denbora honetan kanperan ezkutuan zegoen 'altxora' agerian geratu da orain. Saez Elola kapera 1555.ean egin zuten eta berpizkunde garaiko margolanak, harrian egindako irudiak... duela 400-500 urte egindako artelanak aurkitu dituzte bertan. Adituek diotenez kaperan "balio handiko ondarea" dago. Aurrera begira, Saez Elola kapera eguneroko ospakizunetarako egitu nahi dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide