Arkaitz Lazkano, Unai Lazarobaster 'Axkiola', Angel Arzuaga, Benantxio Irureta, Juanjo Agirre, Pello Arrue eta Aritz Odriozola azpeitiarrak beste hiru lagunekin batera Nepalera espedizioa egin zuten duela hilabete inguru. Han, mendian 23 egun eman zituzten: Gokyo Peak (5.360 m), Kala Pathar (5.550 m) eta Chukhung Ri (5.550 m) mendiak egin zituzten. Tibeteko bailara, Everest mendiaren inguruak eta Chukun bailaran ibili ziren besteak beste. Argazkietan ikus daitekeen bezala, Everest, Cho Oyu, Pumori eta Ama Dablam gailur ezagunak ikusi zituzten beste askoren artean.