Uztarriako hedabideek atxikimendua eman diote Bilgune Feministaren dekalogoari

Uztarria 2005ko aza. 24a, 18:11

Dekalogoa 10 puntuz osatua dago

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariak eta uztarria.com webguneak atxikimendua eman diote

Bilgune Feministak, emakumeen aurkako indarkeriarekin zerikusia duen edozein gertakariren tratamendu informatiboa egokia izango dela bermatzeko 10 puntutako dekalogoa osatu du.

Euskal Herriko komunikabide ugarik egin dute bat dekalogoarekin, tartean: Uztarria Azpeitiko herri aldizkariak eta uztarria.com webguneak.

Bilgune Feministako kideen ustez, "lehen urratsa dekalogoa ezagutu eta horrekin bat egitea da. Han jasotako konpromisoak bere egitea, sexismoa saihestu ahal izateko komunikabideetako orrietatik".

Dekalogoari atxikimendua eman dioten komunikabideak:

-El Correo
-Deia
-Berria
-'Gara'
-'Le Journal'
-UK aldizkaria
-UK BERRI web orria
-Txolarre irratia
-Hala Bedi
-Lurraxka aldizkaria
-Nabarra aldizkaria
-Zintzilik irratia
-AztiBegia
-Tolosaldeko Hitza
-Urola Kostako Hitza
-Oarsoaldeko Hitza
-Koxka irrati librea
-ZTB telebista
-Gazte Sarea
-Uztarria Azpeitiko herri aldizkaria eta uztarria.com webgunea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide