Xabier Azkargorta Chivas Mexikoko taldeko entrenatzaile postutik kendu egin dute. Hiru hilabete egin ditu bertan. Zuzendaritzak jakitera eman duenez, Azkargorta taldeko entrenatzaile kargutik kendu dute, hurrengo torneorako taldearen plateamenduek eta harenak ez dutelako bat egiten.
Chivasek Azkargortaren aginduetara 12 partida jokatu ditu. Horietatik, bost partida berdindu, bost galdu eta bi irabazi ditu.
Uztarriak azaroko aldizkarian Chivaseko entrenatzaile zela erreportajea egin zion Azkargortari.