Bihar, osteguna, abenduak 1, hasiko dira Landetako Eloi Deunaren jaiak, eta igandea arte ekitaldi ugari egongo da Azpeitiko auzoan.
Biharkoa izango da Eloi Deunaren jaietako egun handia, baina jaietako ekitaldi nagusia larunbatean (abenduak 3) ospatuko dute: Gipuzkoako Arraza Libreko II. Artzai Txakur Txapelketa.
Arratsaldeko lauretan hasiko den lehiaketan, Gipuzkoa osotik joango diren zortzi txakurrek hartuko dute parte, eta Landeta bertako bat ere izango da partaideen artean: Toni
, Martin Mendizabalen txakurra.
Jai guztietan bezala, musika, kirola eta bazkari eta afariak izango dira Landetako jaietako ardatz nagusiak.
Egitaraua
Abenduak 1, ostirala.
14:30ean. Auzo bazkaria egingo dute Bordatxo jatetxean. Soinujoleak: Felix eta Eguzki. Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Imanol Lazkano, Ministro
eta Jokin Uranga.
Abenduak 3, larunbata.
16:00etan. Gipuzkoako Arraza Libreko II. Artzai Txakur Txapelketa egingo dute Azpeitiko kiroldegi atzean.
19:30ean. Kalejira auzoan zehar.
21:00etan. Bertso afaria egingo due Arroita elkartean. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio. Soinujoleak: Jaione eta Jon.
Abenduak 4, igandea.
11:00etan. Meza Esklabetan, auzoan hil direnen alde.
12:30ean. Herri kirolak egongo dira. Ahari jokoa Mendizabal gaztearen ahariekin. Aizkolariak: Mendizabal III.a eta Hiertza. Harrijasotzaileak: Mintxeta eta Otaegi. Bertsolariak: Joxe Lizaso eta Jose Luis Gorrotxategi. Soinujoleak: Jaione eta Jon.
14:30ean. Auzoko jubilatuek bazkaria egingo dute Egi-Zale elkartean, bertsolari eta soinujolek alaiturik.