1. Zer moduz pisu berrira bizitzera joan zarenetik?
Mikel
Aupa Mikel,ba egiye esan ez nauk asko eoten pisu berriyen lo eiteko ta bakarrik oaingoz,bdakik txapelketako zaitu beharra ziok eta,hortako amakin baino hobeto nun?
2. Kaixo Jokin. Guretzat beti Jokin izan zara, baina aspaldi honetan Kaxka deitzen dizutela esan didate. Zergatik goitizen hori?
Leire
Idatzi Xabier Etxeberria txapiri gutun bat eta harek erantzungoin,ondo ibili!!!
3. Neskak konkistatzeko beiñe bertsoik erabili al dek?
Ander
Neskak konkistatzeko eztiat uste sekule bertsotan ein detenik,hain motzak gaituk,ligatzie beti parrandako uzten diau ta ordu hoietan bertsotako baino gogo gehio izaten dek....
4. Txapelketan, ezagunak (entzuleak) eszenatokitik gertu edo urruti, non nahiago?
Eskerrik asko
Bertsozale bat
arratsaldeon bertsozalea!ba egiye esan eztiat inoiz pentsau gertu edo urruti nahio,hor daudela jakitiekin nahikue diat!
5. Kaixo Jokin,
Nere zorionik beroenak zuretzat. Txapelketa jarraitzen ari naiz eta egia esatea nahi baduzu, ez nuen espero horrelako mailarik emango zenuenik.
Zure lagun edo gertukoek autobusa eta dena antolatu zuten Hendairako, baño nik honako hau galdetu nahiko nizuke. Joatea espero duzun ezagun/lagun horietaz gain, herriko beste hainbat ezagun (traturik ez duzuna) zure saioan bertan ikusteak zer sentiarazten dizu? Indarrik ematen dizu? Poza hartzen dugu? Sorpresa?
Atanon ere zorterik onena opa dizut!
zale bat
Ba eskerrikasko zorionengatik.Egiye esan eundoko indarra emateit ba hainbeste azpeitiar hor ikustiek,danai eskerrak eman beharrin nao...
6. BEC en zaude, saio eder bat bota duzu. Agurra abesteko ordua iritsi da. Zeñentzat lorerik ederrenak?
Aitor Agirre
Aupa Aitor!ba nere loreik earrenak,herri honen alde biziye eman deben eta ematen ai dien danai eskeiniko nitxizkoan dudaik gabe!
7. Iada 6 egun falta dira Donostiara joateko;egun ahuetan zerbait egiten al duzu kontzentratzeko edo bizimodu normalean jarraitzen duzu?
Animo asko Jokin hik hau baino geyo itie badakek eta ta aber suertie eukitzekan nere partez animo asko ta ondo pasa.
ixone azpeitia
Aupa Ixone!ba eztinat aparteko ezer eiten,bizimodu normala,beno,osasune zaitu,parrandaik ez...Ostia,eztinat hain bizimodu normala eiten e?
8. Aupa Jokin ze sentzitzek finalerdiyen eon ta ikustie Azpeiti osue ire pendiente ta iri animuek ematen ai dala?
Nere partez animo ta suerte onena haiz ta.
onditz hermina
Egiye esan kasu haundik ez eiten saiatzen naiz jendien komentayuei,baino bueno beti eskertzen die lorak,onenak zuek zeate!!!
9. Kaixo!
Azken bi finalaurreko ikusi ondoren eta puntuazioen arabera, aukera handiak dituzu finalean sartzeko (nork esan behar zuen!!!!). Nola ikusten duzu zeuk?? Ikusten al zara finalean??
Animo Jokin eta Donostian egurra!!!!!
Aitor Egiguren
arratsaldeon Aitor!nik eztakit zenbateko aukerak izangoien baino ez nue hortan pentsatzea,nahio det ardura gabe dana ematea jutie,zuk esan dezun bezela donostin egurre emateko
10. Zergatik idazten duzu Uztarria aldizkarian idazten duzunean beti gauza berdinaz?
Joxemi
Ba benetan kezkatzen nauten gauzek dielako.Zer nahi dezu bizi dugun egoera hontan,xoxoteko zuhaitzin kabiye ein dun txoriyei buruz hastie idazten?
11. Finala duzu orain zure helburu, txapelketaren hasieran ere ala al zenuen?
Aitor Munduate
ieup Aitor!zeinek esan dizu finala dala nere helburu?nere haserako helburue zan finalerditan sartu ta saio onak eitie,eta hori ez da aldau.eskerrikasko
12. Aupa Jokin!
Lehenik eta behin zorionak orain arte egindako saioengatik. Igandeko emaitza edozein izanda ere, oso gustora egotekoa duk. Donostiakoa azken finalaurrekoa izanik, eta beste emaitzak zein diren badakikela kontutan hartuta, abantaila al dek hori? edo aldiz presio handiago gisa hartzen duk?
Josu Uranga
Aupa Josu!benetan esaten dizuet nik baino gehio pentsatzen dezuela hortan,oaingoz ez nao urduri baino egiye da ardura bat sentitzen hasi naizela...izan behar duna izan daiela ta eskerrikasko!
13. Aupa, Jokin, hori duk-eta! Silveira, Fredi eta hiruok "hirukote magikoa" osatu duzue "Zaharrak Berri Tour" dela-eta. Baina bi lagun haundi hoietaz gain, zer eman dik "Zaharrak Berri Tourrek"? Zertan antzeman duk hori dela-eta egindako saio kopurua? Zorionak eta animo Donostirako!
Josu Azpillaga
Aupa hi!zaharrak berri tourrek eman ditena izan dek zer esanik eztauketenin ere zerbait ateatzen.Saio danak librien ein dizkiau ta horrek dana heuk eitie eskatzen dik...ta seguru beste zerbait ere eman ditela
14. Txapelketa hasi zenetik zenbat neskarekin liatu haiz? (egiye esan mesedez!?
Jone
Fitxak sartzen ai al haiz??
15. Hi Jokin, badakik zenbat puntu atera behar dituan BECen izateko. Horrek ez hau ba urduriago jarriko? Lasai hartu gizona, parre txikiya egiten deken bakoitzen askoz hobeto kantatzen dek eta.
Rikardo (Itziar) eta Jon (Orio)
ba,saiauko nauk parre txikiye ein eta zuei einaerazten,milesker!!
16. nola ikusten duzu zeure burua finalarekiko?
bertsozale
Beno ba ni sayo ona eitiea nue ta ea zer ertetzeun,B.E.C-en han izango naiz oholtzan ez bada jende artien,bokadillo earra ta zahatuekin!!
17. Aupa Jokin, ea Hendaian bezalakoxe saio eder bat egiten duan, eta ahal bada hobea, zergatik ez? Dena dela ariketa hauek aurrekoak baino hobeak dituk hiretzat ezta? Gu han izango gaituk.
Laxaro
Aupa Laxaro!!bai gustoa eingo nuke Hendaien bezelako saio bat,eta hobie zergatik ez?egiye da ariketak ikusi batea errezago ematen dutela baino,hor gauza askok eragin dezake,zuk ere badakizu hainbeste!!
Honenbestez idatzi

nahi nuke agurra

askok esan duzue

ATANON "Egurra"

biak sentitzen ditut

poza ta beldurra

B.E.C bakarrik ez denez

bertsoen gailurra

ikutzen segi nahi dut

bi hankekin lurra