Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, joan den hilaren 6an XVI. Udazkeneko Argazki Rallya edota X. Mendiko Argazki Rallya izan zen. Larunbatean epaimahaia bildu zen, eta Olaberriako Javi Fernandezi lehen saria ematea erabaki zuen.
Argazki Rallyak parte hartze handia izan du aurten: 74 argazkilarik egin zuten Arauntzako mendi ibilaldia. "Kopuru handia da beste argazki rallyetan parte hartze horren erdirik ere ez delako izaten", diote antolatzaileek. Sari banaketa larunbatean, abenduaren 3an, 19:00etan, Aitonenako aretoan izango da.
Saridunak
Helduetan
Lehen saria. Javi Fernandez (Olaberria).
Bigarren saria. Iñaki Etxenagusia (Azpeitia).
Hirugarren saria. Jose Ignacio del Rio (Ermua).
Herriko lehen sailkatua. Juan Mari Ibarzabal.
Argazki onena. Iñigo Korta (Azpeitia).
16 urtetik beherakoak
Lehen saria. Iñaki Altuna (Azpeitia).
Bigarren saria. Ainhoa Odriozola (Azpeitia).
Hirugarren saria. Joseba Lizarralde (Azpeitia).