Topaketetan 'Erreleboa' izan da gustukoena

Urola Kostako Hitza 2005ko abe. 1a, 14:12

Udalaren esanetan, "jendearen aldetik erantzun ona jaso dute Topaketetako lanek" (Urola Kostako Hitza)

Igandean (azaroak 27) bukatu ziren XXIII. Euskal Antzerki Topaketak, eta ikusleen antzezlan gustukoena Txalo Produkzioaren Erreleboa antzezlana izan da. Ondorioz, Txalok jasoko du 900 euroko Ikuslegoaren Saria.

Antzerki Topaketetako azkenaurreko antzezlana izan zen Txalo Produkzioarena. Azpeitian estreinatu dute intsumisioaren gaia lantzen duen Erreleboa obra.

Baina Txalorena ez da izan aurtengo Topaketetako estreinu bakarra, Lakrikun antzerki taldeak Zintzilik lana taularatu baitu aurreneko aldiz.

Azpeitiko Udaleko Kultura saila gustura azaldu da Topaketek izandako harrerarekin: "Jendearen aldetik erantzun ona jaso dute Topaketetako antzezlanek, eta hori eskertu beharrean gaude".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide