Igandean jakingo da Uranga bertso finalera sartuko den

Uztarria 2005ko abe. 1a, 14:12

Donostian Atano III.a pilotalekuan 17:00etan izango da azken finalaurrekoa

Haren lagunek autobusa antolatu dute; bete da

Jokin Uranga uztarria.com-en on-line izan zen atzo (azaroak 30) herritarren galderak erantzuten

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen azkenengo saioa izango da igandean, abenduaren 4an, Donostian. Saio honetan Jokin Urangak kantatuko du. Urangarekin batera, Aitor Sarriegi, Arkaitz Goikoetxea, Ekaitz Goikoetxea, Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariak izango dira. Atano III.a pilotalekuan izango da saioa, 17:00etan.

Uztaritzeko kanpoketan eta Hendaiako finalaurrekoan egin zuten bezala, Jokin Urangaren lagunek autobusa antolatu dute Atano III.eko finalaurrekorako. Baina jada, ez da lekurik gelditzen bertan joateko.

Finala, abenduaren 18an, Barakaldon, BECen izango da. Bertan duela lau urteko txapelketako irabazlearekin, Andoni Egañarekin, eta txapeldunordearekin, Maialen Lujanbiorekin, batera finalaurrekoetan lehen sei postuetan sailkatzen diren bertsolariak izango dira.

Finaleko sarrerak salgai daude Uztarriaren egoitzan. Uztarriak finaleko porra antolatuko du abenduaren 5etik aurrera (xehetasun gehiago, orduan).

Donostiako saioaren falta dela, orain arteko sailkapena:

-1.Amets Arzallus 1.566,5
-2.Jon Maia 1.510
-3.Aitor Mendiluze 1.505,5
-4.Sustrai Colina 1.455,5
-5.Xabier Paia 1.450,5
-6.Amaia Agirre 1.450
-7.Fredi Paia 1.444,5
-8.Jexux Mari Irazu 1.442
-9.Arkaitz Estiballes 1.411
-10.Jon Martin 1.411
-11.Etxahun Lekue 1.406
-12.Iñigo Manzisidor Mantxi 1.333,5
-13.Unai Iturriaga* 774
-14.Igor Elortza* 772,5
-15.Aitor Sarriegi* 735
-16.Jokin Uranga * 731,5
-17.Arkaitz Goikoetxea* 724
-18.Ekaitz Goikoetxea* 712

*Azken sei bertsolariek Donostiako saioan kantutako dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide