Bertso porran ez da asmatzailerik izan

Uztarria 2005ko abe. 20a, 19:12

Finaleko bertso porran 55 apustu izan dira, eta Gaizka Arangureni tokatu zaio afaria

Bildutako diru dena Iparraldeko Gure Irratiarentzat izango da (165 euro)

Igandean jokatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala aitzakiatzat hartuta, Uztarriak porra antolatu zuen, baina ez da asmatzailerik izan. Finaleko sailkapeneko lehen bost bertsolariak zein izango ziren asmatu behar zen. Porrako parte-hartzaile denek kale egin dute (finalean Andoni EgaƱa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Igor Elortza izan ziren lehen bostak, hurrenez hurren; Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Jon Maia hurrengoak).

Bertso porran 55 apustu izan dira baina asmatzailerik izan ez denez, bildutako diruaren %40ak jaberik ez du. Beste denen artean afaria zozkatzea zen plana. Baina asmatzailerik ez denez izan, Uztarriak parte-hartzaile guztien artean bi lagunentzako afari bat zozkatzea erabaki du. Eta afariaren irabazlea, Gaizka Aranguren Badiola izan da.

Porran bildutako diru dena Iparraldeko Gure Irratiari emango dio Uztarriak (165; hiru euro zen apustu bakoitza). Bestela ere, porrako diruaren zati bat ematea erabakita zeukan Uztarriak, irrati katea diru arazoekin dela eta. Datozen egunotan emango dio.

Gure Irratiak eskerrak eman dizkio Uztarriari.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide