Urteroko txorizo eta talo postuez gain, aipagarria da eguerdian izango den herri kirol ekitaldia, bertan Gipuzkoa eta Bizkaiako harrizulatzaileak ikusteko aukera izango baita. Horretaz gain, bi sari banatuko dira: XXIII. Antzerki Topaketetako saria eta Azpeitiko 2005eko kirolaria
saria.
Aurtengo beste berrikuntza bat, arratsaldean egingo den dantza sueltoko txapelketa izango da.
Santo Tomas eguneko egitaraua
Abenduak 21, asteazkena
11:00. Udal Musika Bandaren kalejira, eta Elciegoko gaiteroak kalean zehar.
11:30. Itsasiko Ttuntturroen eta Musika Eskolako soinujoleen kalejira.
12:00. XXIII. Antzerki Topaketetako sari banaketa Udal areto nagusian. Azoka plazan, Azpeitiko udazkeneko azoka berezia goiz osoan.
12:30. Aizkolariak, harrijasotzaileak (Irigoien eta Goenatxo II.a) eta Bizkaiko eta Gipuzkoako harrizulatzaileen jaialdia. Plazako kioskoan bertsolariak: Imanol Lazkano, Jose Luis Gorrotxategi eta BeƱat Lizaso. Sebastian Lizaso izango da aurkezlea.
13:00. Azpeitiko 2005eko kirolaria
saria banatuko da Udal areto nagusian.
15:30. Erraldoiak, buruhandiak eta dultzaineroak kaleetan zehar.
17:00. Izarraitz pilotalekuan profesionalen arteko pilota partidak.
18:00. Dantza sueltoko txapelketa.
Sarean
Eta, berotzen joateko, ikusi aurreko urteko Santo Tomasetan atera genituen argazkiak.