Giro paregabea izan zen atzo Azpeitian. Jende asko ibili zen kalean, eta iaz ez bezala, eguraldia lagun izan zuten azpeitiarrek eta kanpotarrek. Baserri giroa, taloa eta txorizoa izan ziren atzoko protagonista nagusiak, baina bestelako ekitaldientzat ere izan zen tarterik. Harrijasotzaileak, aizkolariak, ttuntturoak, bertsolariak... egunean zehar izan ziren ekitaldi ezberdinak iruditan hemen.