Gabon eskean sei talde herrian kantari

Uztarria 2005ko abe. 23a, 15:12

Bihar, abenduak 24, sei talde ibili dira herriko auzo eta kaleetan gabon eskean

Goizean, lau talde aterako dira kantuan; arratsaldean, berriz, bi

Hona hemen taldeak eta euren egitarauak: <br>

Hona hemen taldeak eta euren egitarauak:

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai

10:00etan, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko ikasleak gabon eskean aterako dira ikastola aurretik.

Ikasberri Azpeitiko Ikastola

10:15ean, Jose Antonio Agirre plazatik irtengo dira Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikasleak. Olentzerorekin irtengo dira, eta kalejira Olazko Amaren plazan amaituko da.

Iraurgi Ikastetxea

11:00etan, Iraurgi ikastetxeko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak Gabon eskean aterako dira Milagrosa aurretik. Kalejira amaitzean gurasoek prestatutako txokolate jana izango dute.

Erniarraitz Bertsozale Elkartea

08:30ean, Bertso eskolakoek Gabon eskean aterako dira Azpeitiko koartel zaharretik, Amets Arzallus, Jokin Uranga eta BeƱat Lizaso bertsolariekin batera. 09:00ak aldera, Landeta auzoan bi taldetan banatuko dira. Batzuk Errezilera joango dira, eta beste taldea Azpeitiko baserrietara eta herritik kanpoko etxeetara abiatuko dira.

Euskal Presoak Euskal Herrira Topagunea

15:30ean, Euskal Presoak Euskal Herrira Topagunea Olentzerorekin batera irtengo da Sanjuandegitik, Jose Antonio Agirre plazatik. 19:00etan, elkarretaratze ixila egingo dute herriko plazan eta espetxeetara gutunak idatziko dituzte.

Julian Barrenetxea Abesbatza

18:00etan Plaza Txikitak irtengo dira abesbatzako kideak. Ondoren Alde zaharreko kaleetan, Olazko Amaren plazan eta Pastorku aurrean kantatuko dute. 20:00ak aldera Plaza Txikira bueltatuko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide