Azpeitiko Udalak Soreasun kultur gunea egiteko asmoa du (irail hasieran hautatu zuen proiektua), eta gaur jakin da Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.750.000 euroko laguntza emango diola lanak finantzatzeko. Hain zuzen, kultur ekipamenduen inguruan egingo diren inbertsioak Foru Aldundiaren 2004-2007 aldiko Inbertsioen Aparteko Planean aurreikusita daude.
Udalak iaz eman zuen Soreasuko proiektuaren berri. "Kultura, gazte eta antzoki gune" egin nahi du eta "proiektuak 4.800.000 euro inguruko aurrekontua izango du".
Udalaren asmo hori osatu asmoz, Uztarria Kultur Koordinadorak Soreasun Kafe Antzokia sortzea proposatu zuen irail bukaeran. Harrezkero harremanetan da Udalarekin, baita herriko beste eragileekin ere. Urrian Durangoko eta Elgetako kafe antzokiak ikustera joan ziren Udalekoak eta Uztarriakoak.