Aurten ere jokatuko du Euskadi selekzioak Gabonetako partida, lagunartekoa, eta gaur eman dute Jose Angel Iribar eta Miguel Etxarri hautatzaileek deialdia. Bertan, azpeitiar bat: Mikel Labaka, Realeko zentrala. Lehen deialdia du Labakak Euskadin.
Partida abenduaren 28an jokatuko da, Bilbon, San Mamesen, eta hauxe, Labakaz gain, deialdian sartu dituzten jokalariak: Gurpegi, Orbaiz, Krutxaga, Raul García, Guerrero, Joseba Etxeberria, Yeste, Urzaiz, Llorente, Iraola, Riesgo, Gabilondo, Rekarte, Mikel Alonso, Gaizka Garitano, Barkero, Uranga, Armando eta Ocio.
Mikel Aranburu Realeko jokalari azpeitiarrak hainbat aldiz jokatu izan du Euskadirekin, baina orain min hartuta dago.
EAEko Futbol Federazioa da lagunarteko partidaren antolatzailea eta esan du sarrerak oraindik geratzen direla eta asko saltzen ari direla.
Nafarroako selekzioak ere jokatuko du lagunarteko partida hurrengo astean; 26an, Txinaren kontra, Iruñean, Sadarren.
Ez Euskadi selekzioa, ez Nafarroakoa ez dira ofizialak.