Danborradako lehenengo entsegua atzo

Uztarria.eus 2006ko urtarrilaren 12a

Atzo, urtarrilak 11, sansebastianetako danborradako helduen lehenengo entsegua izan zen. 2006ko danborrada berrikuntzekin dator, horien artean entseguak egiteko tokia. Aurten aurrenekoz helduek Izarraitz pilotalekuan egingo dituzte entseguak. Gaur, 21:00etan ere helduek entsegua izango dute. Ostiralean berriz, gaztetxoenen txanda izango da. Hauek, azoka plazan egingo dituzte entseguan 16:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide