Gaztetxoak fin entseguetan

Uztarria.eus 2006ko urt. 16a, 16:38

Ostiralean, urtarrilaren 13an, haurren danborradako lehenengo entsegua izan zen. Gaztetxoek azoka plazako bigarren solairuan egiten dituzte entseguak. Gaur (astelehena) ere entsegua izango dute 16:00etan. Aurtengo sansebatian eguneko haurren danborradan talde berri bat izango da; Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraikoek talde berri bat aterako baitute. Guztira, 11 talde izango dira haurren danborradan

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide