Iraurgi Saskibaloi Taldeak 1997an jaiotako (aurten bederatzi urte beteko dituztenak) neska-mutilei deialdia egin die. Igande goizean jarri du hitzordua, 09:30ean, Azpeitiko Udal Kiroldegian.
"1997an jaiotakoei saskibaloia ezagutzera etortzeko aukera eman nahi diegu; hamabostean behin egingo ditugu teknifikazio eskolako entrenamenduak Azpeitiko kiroldegian. Deialdia zabala da, 1997an jaio eta nahi duten haur guztiek parte hartu dezakete. Doan izango dituzte teknifikazio eskolak", dio Jose Luis Zubizarreta Iraurgi taldeko lehendakariak.
Aurten bederatzi urte beteko dituzten neska-mutilei zuzendu die deialdia Iraurgik. "Orain arte adin horretakoei ez genien ezer eskaini eta aurten horiei saskibaloia ezagutzeko eta ikasteko aukera eman nahi diegu. Igandean hasi eta ekaina bitartean izango dira entrenamenduak".