Bittor Gurrutxaga Otola soinujole azpeitiarra hil da. 87 urte zituen, eta bere trikiti ibilbidean Iturbidetarrak izan zituen pandero lagun. Hileta elizkizuna bihar, otsailak 3, 19:30ean Azpeitiko parrokian izango da.
Otolari azken omenaldia orain bi urte, Nazioarteko Trikitixa Jaialdia 2004ean, egin zioten beste hainbat trikitilarirekin batera. Gurrutxagak 1974 eta 1975 urteetako Euskal Herriko Trikitilari Txapelketan hartu zuen parte Boni Iturbiderekin batera. Hona hemen 1974an Argia -n Jose Kruzelegi Kataolatza-rekin batera eginiko elkarrizketa.