Uztarriaren otsaileko zenbakia kalean da

Uztarria 2006ko ots. 3a, 19:02

Laster botako dute kuartel zaharra; hori dela eta, Uztarriak Guardia Zibilak herrian egoitza zuen garaiko herritar batzuen bizipenak bildu ditu

Beste gaiak: Joxe Antonio Aranbururen istorioa, Miren Zabala eta Oihana Unanue pilotariak...

Kalean da Uztarriak argitaratzen duen aldizkariaren 70. zenbakia, eta kuartel zaharra zenaz dator artikulu nagusia. Azken urteetan Arte eta Diseinu eskola, Argazki Elkartea edota Uztarriaren egoitza izan da kuartel zaharra. Hala ere, herrian jendeak Guardia Zibilen kuartelarekin lotzen du eraikina. Orduko pasadizoak kontatu dituzte zenbaki honetan Joxe Aranburu 'Txata'-k, Ramon Goenagak, Asensio Zubillagak eta IƱaki Alkorta 'Kontras'-ek.

Iritzia atalean, ohi bezala, Andoni Salegiren eta Jon Berdejoren marrazkiak daude ikusgai. Horrez gain, Jose Luis Otamendik, Koldo Aldalurrek, Xabi Bordak, Aitor Arangurenek, Kepa Susperregik eta Bat hirutarako hirukoteak idatzi dituzte iritziak.

Joxe Antonio Aranburu gutxitu fisikoak bere bizipenak kontatzen ditu.

Klik atalean, Uztarria herriko eraikin garaienetara igo da, herria nola ikusten den erakusteko.

Horiek, eta beste hamaika kontu landu dira 70. zenbakian.

Uztarria jasotzeko zer egin?

Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du. Bide batez, Urola Kostako Hitza egunkaria ere hasiko da jasotzen. Azpeitiko herri aldizkariak gaur egun 2.450 aleko tirada du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide