Amueko biribilgunearen eta inguruko obren kostua bikoiztu egin da

Urola Kostako Hitza 2006ko ots. 4a, 11:02

Burdinezko zubi bat jarriko dute Amueko biribilgunearen ondoren.

Kostua biribilgunearen ondoan jarriko den burdinezko zubiak igo du

Udalak, obrak hasi aurretik hitzartutako 250.000 euroak jarriko ditu, ez gehiago (Urola Kostako Hitza)

Joan den ostegunean, otsailaren 2an, egindako udalbatzarrean, Amueko biribilguneko hitzarmena sinatzea erabaki zuen Udalbatzak. Udala, Foru Aldundiaren eta Gallardo Corrugados enpresaren artean ordainduko dira biribilguneko eta inguruko obrak: "Foru Aldundia eta Udalaren artean obren kostuaren %35 ordaintzea hitzartu zen. Udalak 250.000 euro jarriko ditu, Foru Aldundiak ere 250.000 euro eta Gallardo Corrugadosek 1.432.000 euro. Orain, obren kostua bikoiztu egin da, baina Azpeitiko Udalak ez du diru gehiago jarri beharko", Julian Eizmendi alkateak azaldu duenez. Kostua biribilgunearen ondoan jarriko den burdinezko zubiak igo du.

Amueko biribilguneko eta inguruko obrak martxoaren bukaeran bukatuko dituztela esan zuen alkateak. "Obra horiez gainera, Amuen, Juan XXIII auzotik Landetako industriagunera arteko bidegorria eta autoentzako 38 aparkaleku publiko egin dira", esan zuen Eizmendik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide