Beizama-Azpeitia-Beizama autobus zerbitzu publikoa jartzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten ostiralean (hilak 3) Azpeitiko eta Beizamako udalek. Eskola umeentzako eta erabili nahi duten herritar ororentzako izango da. Gainera, autobus gehiago ibiliko dira bi herrien artean. Eskola orduetako autobusak doan izango dituzte haurrek, eta gainontzean, euro bat kostatuko zaie autobuseko txartela; herritarrek euro bat ordaindu beharko dute. Urtarriletik martxan dago.
Julian Eizmendi Azpeitiko alkateak, IƱaki Etxezarreta Azpeitiko Udaleko Zerbitzu Ororrak eta Baserriak batzordeburuak, Marian Olazabal Beizamako alkateak eta Jon Arruti Beizamako zinegotziak parte hartu zuten hitzarmena sinatzeko ekitaldian. Bi herrietakoak "gustura" daude elkarlanarekin. "Iraurgiko testuinguruan ari gara lanean, eta horretarako Azkoitiarekin, Errezilekin eta Beizamarekin elkarlanean jarduteko ahalegina egingo dugu. Hitzarmen honi esker, autobus zerbitzu hobea izango dute eskola umeek eta Beizamakoek, Azpeitikoek, Urrestillakoek eta Nuarbekoek", esan du Eizmendik. Beizamarrak ere "pozik" daude elkarlanarekin: "Gu herri txikia gara, baina hartu-emana parekoa izan da", azaldu dute. Azpeitia eta Beizamako udalek beste proiektu batzuekin ere elkarlanean ari direla aipatu zuten: "Nuarben argiteria jarri dugu, eta etxebizitza berriak egiteko proiektua ere badugu, baina horren berri gauzak zehaztu ahala emango dugu".
Autobusen ordutegia
- Ikasturteko egutegaren arabera
Beizama-Nuarbe-Urrestilla-Azpeitia. 07:50-07:55-08:00-08:10 eta 08:30-08:35-08:40-08:45.
Azpeitia-Urrestilla-Nuarbe-Beizama. 08:10 (Betharram)-08:15-08:20-08:30; 13:40 (Betharram)-13:45-13:50-13:55; 17:00 (Betharram)-17:05-17:10-17:15 eta 18:45 (Betharram eta igerilekua)-18:50-18:55-19:00.
- Opor egunetan (abuztua izan ezik)
Beizama-Nuarbe-Urrestilla-Azpeitia. 07:50-07:55-08:00-08:10 eta 14:00-14:05-14:10-14:15.
Azpeitia-Urrestilla-Nuarbe-Beizama. 13:40 (Betharram)-13:45-13:50-13:55 eta 18:45 (Betharram eta igerilekua)-18:50-18:55-19:00.
- Eskolak jardun jarraia duten egunetan
Beizama-Nuarbe-Urrestilla-Azpeitia. 07:50-07:55-08:00-08:10 eta 08:30-08:35-08:40-08:45.
Azpeitia-Urrestilla-Nuarbe-Beizama. 12:30 (Betharram)-12:40-12:45-12:50; 14:00 (Betharram)-14:05-14:10-14:15 eta 18:45 (Betharram eta igerilekua)-18:50-18:55-19:00.
- Garraio zerbitzu erregularrak
Azpeitia-Urrestilla-Nuarbe. 12:30 (Betharram)-12:40-12:45.
Nuarbe-Urrestilla-Azpeitia. 14:20-14:25-14:35.
- Azpeitiko Azoka Egunetan
Matxinbenta-Nuarbe-Urrestilla-Azpeitia. 08:30-08:35-08:40-08:45.
Azpeitia-Urrestilla-Nuarbe-Matxinbenta. 11:30 (Artetxeneko aurretik)-11:35-11:40-11:45.