Uztarria Kultur Koordinakundea hil honetan hasiko da 2006ko bazkidetza kuota kobratzen. Iaz bezalaxe, aurten ere 24 euro izango da bazkidetza kuota. Kontua helbideratuta duten bazkideei kontutik kobratuko die, bestelakorik ezean. Gainontzekoek, berriz, Uztarriaren egoitzan bertan ordain dezakete eskura edota Kutxako 2101 0029 28 0122349624 kontu zenbakian edota Euskadiko Kutxako 3035 0020 56 0200045728 kontu zenbakian sar dezakete dirua, izen-abizenak zehaztuta.
Uztarriak dagoeneko 1.043 bazkide ditu, eta guztira 25.032 euro jasoko ditu Uztarriak kobraketan. Diru hori elkartearen aurrekontuaren %21 da.