Joan Mari Torrealdai kazetari eta soziologo ezagunak Euskal kulturaren zentsura lehen eta orain hitzaldia emango du asteartean (hilak 14) 20:00etan Sindikatu Zaharrean, Uztarriak Kultur Koordinakundeak antolatuta.
Hitzaldian, zentsuraren gaur arterainoko ibilbidea azalduko du Torrealdaik. Hitzaldia, 2005eko Durangoko azokarako prestatu zuen. Ordutik hainbat herritan izan da, eta bihar (hilak 14) Azpeitian izango da.
Hona hemen Jakin aldizkariko zuzendariari euskonews webgunean egin dioten elkarrizketa.