Ardozaleak Elkarteko Hungariako Kaldereroen Kofradiak antolatuta, larunbatean, otsailaren 18an, hamalaugarren urtez egin zuten kaldereroen kalejira. Elkarteko kideez gain, Zapo Txoko eta ludotekatako haurrek, Juan Antxietako Musika Eskolakoak eta Udaleko Musika Bandakoak irten ziren. Aurtengoan, herriko bi elkartek jaso dute kaldereroen omenaldia: Azpeitiko Zine Kluba taldeak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak.