Patxi Altuna ordezkatzeko hautagaia, Mikel Zalbide

Uztarria 2006ko ots. 25a, 13:02

Jose Antonio Arana Martija, Ana Toledo eta Henrike Knorr euskaltzainek proposatu dute

Oraingoz, ez dago beste hautagairik, eta apirilean hartuko dute erabakia (Berria)

Jose Antonio Arana Martija, Ana Toledo eta Henrike Knorr euskaltzainek Mikel Zalbide proposatu dute Patxi Altuna euskaltzain zendu berriak Euskaltzaindian utzitako hutsartea betetzeko. Akademiako arauek agintzen dutenez, euskaltzain batek utzitako hutsartea betetzeko proposamenak ondoko bi batzarretan aurkez daitezke. Beraz, atzoko bilkuran bezala, martxokoan ere aurkez daitezke hautagai gehiago Altunak hutsik utzitako aulkirako. Apirilean izango den osoko bilkuran egingo da bozketa.

Mikel Zalbide Elustondo (Donostia, 1951) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean ari da lanean 1981az geroztik, eta hasieratik da Euskara Zerbitzuko buru.1983an izendatu zuten euskaltzain urgazle. Lexikologia eta hiztegigintza arloan egin du lan batik bat, eta Jagon Saileko kide eta idazkari ere izana da.

Patxi Altuna, urtarrilaren 20an hil zen, gaixotasun baten ondorioz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide