Xabier Azkargorta futbol entrenatzailea berriz ere urrutira doa lanera: Txinara, Beijing hiriburura. Guoan klubeko kirol eta azpiegitura arloak antolatzera doa, Real Madrilen enkarguz. Guoanek eta Real Madrilek lankidetza hitzarmena egin zuten 2005ean, eta azpeitiarra Txinara joango da lan hori egitera. 2003-2005an Real Madrilen nazioarteko eskolaren zuzendari izan zen.
Beijing Guoan taldea Hego Korean dago orain denboraldi-aurrea egiten eta Azkargorta gaur (zapatua) abiatuko da hara. Bi astez egongo da han.
Azkargorta, Lagun Onak-en izan zen entrenatzaile, gero Ondarroan ere bai. Harrezkero, beti Euskal Herritik kanpo egon da karguetan.
1982. Nastic Tarragona (Katalunia).
1983-1986. Espanyol (Katalunia).
1986-1987. Valladolid (Espainia).
1987-1989. Sevilla (Espainia).
1989-1991. Tenerife (Espainia).
1992-1994. Boliviako selekzioa.
1995-1996. Txileko selekzioa.
1997-1998. Yokohama Marinos (Japonia).
2003-2005. Real Madrilen (Espainia) nazioarteko eskolaren zuzendari.
2005. Chivas (Mexiko).