Igande karnabalean Txikiteo Elegante Eguna ospatu zen herrian. Eguerdian, Itsasi Dantza Taldeko artzai-inudeek ere kalejira eta dantzak egin zituzten urtero ohi bezala. Aurten dantzariekin danbor-jotzaileak ere atera dira, aspaldiko ohitura berreskuratuz.