Datorren urtera arte, inauteriei agur

Urola Kostako Hitza 2006ko mar. 1a, 16:03

Ondo mozorrotutako talde ugari atera da aurten, eta sariak banatzeko hainbat zalantza izan dituzte Udalekoek

Ikusi aurtengo txikien eta haundien mozorroen argazkiak (Urola Kostako Hitza)

Zezenaren hiletarekin bukatu ziren atzo, asteartea, inauteriak. Honela, datorren urtera arte mozorroak armairuetan gordeko dituzte azpeitiarrek.

Atzo (hilak 28) goizean goizetik jai giroa izan zen herrian. Astelehen gaueko mozorro gauak goizarekin bat egin zuen: sokamuturra eta txarangak izan ziren jaia luzatzeko lokarriak.

Astelehen gauean mozorrotutako ugari ikus zitekeen kalean. Aurten, gainera, asko ondo landutako mozorroak jantzita atera dira eta horrek Udaleko Festa Batzordeko arduradunei hainbat buruhauste sortu zien sariak erabakitzeko orduan.

Batzuk paperean sartu ziren, eta antzeztu ere egin zuten. Lasterka apustuak jendearen artean izugarrizko ikusmina sortu zuen. Aurrez norgehiako iragarriz kartelak jarri zituzten kaleetako hormetan eta 23:00ak aldera megafoniatik haren berri eman zuten. Ordu erdi geroago plaza jendez gainezka zegoen, apustulariak noiz agertuko zain.

Bitartean, Enparango Udalbatza, Felixa behiak, Azpeitiko zalditegikoak, gaita-jotzaileak, mahaiak, ertzainak, Ferrari taldekoak... kalejiran ibili ziren. Alde zaharreko txoko bat hartu zutenak ere izan ziren. Talogileek Plaza Txikian jarri zuten postua.

Udaletxean sari banaketa hasi aurretik eta ondoren Batuka taldearen saioa izan zen plazan. Hainbat haur eta gaztek Batukakoekin batera dantzan ere jardun zuen.

Aurtengo inauteriek eman dute eman beharrekoa, datorren urtera arte.

Mozorro lehiaketa

Banaka
1.saria. Lasterka apustua. 150 euro eta Juantxo jatetxean afaria.
2 saria. Anbulantzia. 100 euro eta Pastorkuan afaria.
3. saria. Arregitarrak. Uranga jatetxean afaria.

Taldeak
1.saria. Felixaaa! 1.000 euro.
2.saria. Azpeitiko hipodromoa. 800 euro.
3.saria. Enparango Udalbatza. 600 euro.

Sari bereziak
-Eskimalak: Kiruri jatetxean afaria.
-Talogileak: Ametsan afaria.
-Ferrari taldea: A�ota sagardotegian afaria.
-Inauterietako erregina: Loiola Hotelean afaria.
-Mahatsak: Aitonenan afaria.
-Mahaiak lanpararekin: Larra�aga jatetxean afaria.
-Mimoak: Landeta sagardotegian afaria.

Argazki Bildunak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide