Loiolari buruzko liburua egitea onartu dute

Urola Kostako Hitza 2006ko mar. 2a, 14:03

Santutegiaren "edertasun arkitektonikoa eta artistikoa" jasoko ditu (Urola Kostako Hitza)

Gipuzkoako Foru Aldundiak Loiolako santutegiaren ezaugarri arkitektoniko eta artistikoei balioa eman eta zabaltzeko asmotan, liburua diseinatu eta idazteko lanak enkantera atera ditu.

"Liburua egiteko lana enkantera ateratzearekin Loiolako San Inazioren heriotzaren 450. urteurrenaren ospakizun jarduerei hasiera emango dio Foru Aldundiak", azaldu du Koldo Azkoitia Aldundiko bozeramaileak.

Aldundikoen esanetan, argitalpen honen arrazoia, "ondare artistiko eta arkitektonikoaren aldetik Gipuzkoako leku erakargarrienetako bati balioa ematea eta zabaltzea da".

Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako departamentuak 188.500 euro jarriko ditu liburua egiteko, eta lana egiteko ardura ematen zaionak hiru hilabete eta erdiko epea izango du bukatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide