Jada 55 egun pasatu dira Soreasu itxi zutenetik. Egia esan pozik gaude berria egiten hastear daudelako. Dena den ez dugu ahaztu behar bitartekorik oraindik ez dela atondu. Zenbait bider entzun dugu ordezko lekuren bat antolatuko zutela berria egin bitartean. Egunak pasatu dira, asteak, hilabeteak eta oraindik ez dugu ezer nabaritzen. Gauzak egiteko denbora behar da baina proiektu honekin daramagun denbora guzti honetan ez gara kapaz izan beste irtenbide bat aurreikusteko eta egiteko.
Guzti honek, zerbait pentsa arazten du. Udalaren prebisio eskasa; arazoa konpontzeko utzitasuna, alferkeria, edo interes eza. Ez dugu horrelakorik pentsatu nahi eta leku egokia topatzen ari dela pentsatu nahi dugu. Egin dezagun zerbait lehen bait lehen ze bestela habeak tente mantentzeko zutaberik gabe geldituko gara eta gure jarrerak aldatuko dira. Bi edo hiru urtetako ikusentzuteko gelarik gabe suizidioa gerta dakiguke, ohituraz Azkoitira edo Donostira joaten hasiko gara eta bertan egoterik ez dugu nahi izango. Belaunaldi berriak ere biderik ez dute izango eta egiten dena hor izango da hutsik. Gure kultur egoerak hori eta gehiago eskatzen du. Beraz, hemendik Udalari zuzen zuzen eskatzen diogu bere jarrera azal dezan egoera honen aurrean.