Kazetaritza digitalaren gaineko VII. kongresua, gaur eta bihar (matxoak 2 eta 3) ari dira ospatzen. Kongresua aurkezpen, hitzaldi, ponentzia eta mahainguruz osatuta egongo da.
Baina, kongresuaren harira, liburu bat ere argitaratu dute, jasotako proposamen desberdinetatik batzuk aukeratuta: Analisis y propuestas en torno al periodismo digital da liburuaren izenburua.
Aukeratutako azterketa hoietako bat da Ainara Larrondok egindakoa. Un lugar para el periodismo ciudadano en los cibermedios vascos: el caso de uztarria.com.
Beste lan batean, Jose LarraƱaga irakaslean Vilaweb, Vieiros eta Goiena.net-en kasuak aztertzen ditu.
Lan hau eta liburu guztia irakurtzeko aukera daukazue kongresuaren webgunean bertan. Pdf formatuan dago liburua (pdf, 6,8Mb)
Uztarria.com-i buruz
Ainara Larrondok, besteak beste, honakoak esaten ditu bere lanaren ondorioetan:
- Euskarazko kazetaritzaren ezaugarrietako bat komunikabide lokalena da. Eta hauetatik, gehienak, eman dute sarerako urratsa.
- Bide horretan, "herri aldizkariek" zabaldutako bideak aukera ugari eskaintzen ditu. Eta, bide horretan, paperezko produktuetatik aldendu eta bide propioa egiteko esperientziak bultzatu behar dira.
- Horretan ari da uztarria.com. Eduki originalak eskaintzeaz gain, sarea den ingurune berrira egokitu da.
- Uztarria.com bihurtu da "herri kazetaritza-ren" adibide esanguratsuenetako bat.
Lotura batzuk
- Sustatu.com-en ere landu dute gaia.