Kalean da Uztarriak argitaratzen duen aldizkariaren 71. zenbakia, eta zenbaki honetan Txinatik, Bulgariatik, Kolonbiatik eta Hondurastik adopzioan umeak ekarri dituzten gurasoen esperientziak bildu ditugu Gurasoen babesean artikuluan.
- Iritzia atalean, Jose Luis Otamendik, Koldo Aldalurrek, Olatz Pratek, Jokin Urangak, Maria Jesus Aranburuk eta Bat hirutarako hirukoteak idatzi dituzte iritziak.
- Ezkutuan utzi gabe . Santa Larizgoitik adimen urriko semea du: Juan Ignacio. Bere bizipenak kontatu dizkio Uztarriari.
- Egun batez aktore . Klik atalean, Txolarte elkartekoak grabatu berri duten film laburra zazpi argazkitan ikusi daiteke.
- Sergio Elieber venezuelarra duela gutxi etorri da Azpeitira bizitzera. Venezuelatik Euskal Herrira nolatan etorri zen kontatu digu.
- Sarean galduta . Herriko enpresa handienen webguneetan euskarak duen presentziaren inguruko azterketa egin du Uztarriak.
Uztarria jasotzeko zer egin?
Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du. Bide batez, Urola Kostako Hitza
egunkaria ere hasiko da jasotzen. Azpeitiko herri aldizkariak gaur egun 2.450 aleko tirada du.