Eusko Jaurlaritzak Madalenako ermita eta Lasarte-Oriako Brigiden komentua kultur ondasun izendatu ditu.
Madalenako ermita, errenazimendu garaikoa da eta eragin hispanikoa eta ezaugarri barrokoak ditu. Ermita, oinarri angelu zuzeneko nabe batean egina dago. Lehen solairuaren gainean, L itxurako beste solairu bat du.