"Lurralde kohesioa da Euskal Herriko hautetsien batzarraren eginkizun nagusia". Horixe esan zuen atzo (zapatua) Julian Eizmendi Azpeitiko alkate eta Udalbide-Udalbiltzako lehendakariak, Durangon, Udalbide-Udalbiltzaren laugarren batzarrean (EAJko eta EAko hautetsiek osatzen dute elkartea). "Euskal nortasuna, kultura eta hizkuntza Euskal Herriko lurralde guztietan garatzeko helburuari heldu behar diote udal hautetsiek" eta nazio eraikuntzak "lurralde batzuetako eta besteetako euskaldunen batasuna indartzea esan nahi du". Dena den, aitortu zuen "arlo juridikoan eta administrazioan dauden mugak" oztopo direla elkarlan bideak irekitzeko.
Eizmendi, 2003ko azaroaren 8tik da Udalbide-Udalbiltzako lehendakaria.
EAJko eta EAko udal hautetsiak bildu ziren atzo Durangon (alderdi haietako agintariak ere bai). Ezker abertzalearen Udalbiltzak kezka agertu zuen. "Bilkura pribatu bat besterik ez da izan".