«Bihar 11:00etatik 13:00etara lantokiak ixtera deitzen dugu konponbide demokratikoaren alde eta dispertsio politikaren kontra», diote. Bihar, herriko plazatik irtenda, 12:00etan eta 19:00etan manifestazioak antolatu dituzte, eta horietan parte hartzeko deia ere egin dute. «Bihar kalera atera behar dugu, euskal jendarteak bideratu nahi duen gatazkaren konponbide demokratikoaren aurkako indarrak oldartzen ari direlako, eta euskal jendartearen iritziaren aurka, euskal presoen kolektiboaren kontrako dispertsio politika hiltzaileari eusten diotelako. Egunotan, Joseba Segurola herriko presoa urrundu dute, eta milaka kilometrora bakartuta daukate».