Arratsaldeko hiruretan norbaitek Ertzaintzara deitu du, epaitegi alboko zuhaitz batean motxila bat dagoela oharraraziz. Hori dela eta, Ertzaintza eta Azpeitiko Udaltzaingoa gerturatu dira eta epaitegi ingurua itxi egin dute. Ondorioz, Sanjuandegiko biribilgunetik Euskal Herria kalera ezin da sartu.
Orain Ertzaintzaren unitate bereziaren zain daude, motxilan zer dagoen begiratzeko.
Azken albistea (17:50): Talde berezietako ertzainek aztertu dute motxila, eta barruan ez zegoen lehergailurik. Ertzaintzak Uztarriari jakinarazi dionez, "alarma faltsua" izan da. Dagoeneko kendu dute hesia, eta inguruko bide guztiak libre daude.