Ezker abertzaleak greba eta mobilizazio deialdia egin du gaurko, Dispertsioeran kontra. Konponbidearen alde, eta Azpeitian lanuzteak jarraipen garrantzitsua izan du; batik bat, merkataritzan eta tabernetan. Herriko ezker abertzaleak 11:00etatik 13:00etara lanuztea zeukan deituta, eta "erantzun ona" izan du. "Hasierako balorazioa positiboa da. Enpresa gehienetan egin dituzte batzarrak, nahiz eta denak ez atera kalera. Kalera atera ez diren lantegietan, baiezko asko egon dira, eta hori ona da".
Ezker abertzalearen ustez, "lanuztea aurrepauso bat da baldintza demokratikoetan prozesua ireki dadin. Jendeak erantzuteko grina erakutsi du eta horrelako erasoen aurrean ezin gara isilik geratu".
Eguerdiko hamabietan manifestazioa egin dute. Jende ugari bildu da; antolatzaileen arabera, 500 lagun inguru. 19:00etarako beste manifestazio bat deitu dute.
Lanuzteak:
Azpeitiko ezker abertzaleak emandako datuen arabera, enpresa/ kooperatiba hauek izan dira lanuzteak egin dituztenak:
-Kimu bat.
-Biele.
-Glual.
-Perfima.
-Ikasberri Azpeitiko Ikastola.
-Zubiola.
-J.J. Producciones.
-Burni.
-Eroski.
-Lazkano.
-Antzibar.
-Merkataritza eta tabernetan lanuztea "erabatekoa" izan da.
Uztarriako langileek bat egin dute deialdiarekin eta bi orduko lanuztea egin dute.
Geldialdi laburragoak:
Batzarrak egin eta lantokian bertan geldialdi laburragoak eta kontzentrazioak egin dituztenak (iturria: ezker abertzalea):
-Domusa.
-Corrugados Lasao.