EBA Ligako Lan Mobel Iraurgi saskibaloi taldeko Javi Hernando jokalariak lepauztaia hautsi du eta aurtengo denboraldian gehiago jokatzerik ez du izango. "Hernandok denboraldi honetan ez du gehiago jokatzerik izango, min hartu duelako", dio Jose Luis Zubizarreta Xubi Iraurgiko Saskibaloi Elkarteko lehendakariak.
Lan Mobel Iraurgi taldeak hurrengo bi partidak etxean jokatuko ditu. Larunbatean, martxoaren 11n, Lugoren aurka du norgehiagoka, 18:30ean, Azpeitiko kiroldegian. Saskibaloiko partidara joateko sarrerak eskuratu nahi dituenak Iraurgi Saskibaloia tabernan jaso ditzake sarrerak.