Lan Mobel Iraurgik Derrick Crayton jokalari amerikarra fitxatu du. Iraurgikoen webgunean jartzen duenez, "denboraldiari amaiera bikaina emateko, taldeak ikuskizun bikaina eskaini nahi du eta horretarako amerikar bat fitxatu dugu". Derrick Crayton "ez da edonor, ikuskizuna sortzen duen horietakoa baizik, birrinkatzeak, txapelak... dira bere jokaeraren oinarriak".
Crayton, gaur, asteartea, helduko da Azpeitira eta asteazkenean, martxoaren 15ean, 18:30ean aurkeztuko dute Iraurgi Saskibaloi Taldeko tabernan. Aurkezpenaren ondoren, Craytonek Lan Mobel Iraurgi taldearekin lehen entrenaldia egingo du.