Ongi etorri, Mr. Crayton

Jon Benito (Berria, 2006-03-19) 2006ko mar. 20a, 14:03

Jon Benitok Lan Mobel Iraurgik fitxatu duen azken jokalariak sortutako ikusminaren inguruan idatzi du (Berria)

Ikusmina zer den. Azpeitia-Azkoitiko saskibaloi taldeak Derrick Crayton fitxatu du taldearen barneko jokoa indartzeko.

Craytonek "ikuskizuna" ekarriko duela esan zuten aurkezpenean. Bai ekarri ere: ez dakit asteburuko partidan jokatzekoa zen, baina ikuskizun gehiago eskaini du gaur arte pistetatik kanpo. Ostegunean eskolako haurrekin egon zen eta bigarren egunez jarraian atera dute eskualdeko prentsan. Zirkuko piztia bezala:

—Ikuskizuna sortzera ekarri dute!

Mundu gutxikoak zer gara. Zer dela eta halako ikusmina? Iparramerikarra delako da?

—Egunero eta edonon ikusi eta entzuten ditugu!

Saskibaloi jokalaria delako?

—Ez duzue gaur arte besterik ikusi? Izan zuten beste amerikar bat taldean, baina zuria eta jatorri euskaldunekoa.

Beltza delako orduan? Saskibaloi jokalari beltz iparramerikarra delako? Arrakasta apur bat izan duen beltza delako sortu du ikusmina? Jokalari ona delako?

(—Inork ikusi du jokatzen?)

Ongi etorri, Mr. Crayton: esango didazue non dagoen Berlanga kamerarekin?

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide