Iraurgik gertu du salbazioa

Uztarria 2006ko mar. 26a, 16:03

Partida garrantzitsua irabazi zuen atzo Chantadaren etxean: 86-89

De Miguel, Urbieta eta De la Iglesia bikain

Iraurgi Saskibaloi Taldeak gero eta gertuago du EBA Ligako salbazioa, atzo (zapatua) Chantadaren etxean irabazita: 86-89. Lehengo astean ere irabazi egin zuen (Alveconen kontra). Orain sailkapenaren erdian dago, 13 partida irabazita eta 12 galduta.

Atzoko lehen hiru laurdenetan ez zen ondo ibili Iraurgi, bai azkenekoan ordea, eta hortxe lortu zuen irabaztea. De Miguel basea, Urbieta hegalekoa eta De la Iglesia pibotaren jokoan oinarritu zen garaipena lortzeko.

Iraurgi: De Miguel (25 puntu), Etxeberria, Urbieta (15), Crayton (10), De la Iglesia (17) —hasierako bostekoa—; Ibargutxi, Artetxe (14), Osa (2), Lizarriturri (4), Astigarraga (2).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide