Azpeitiko Batasunaren adierazpena

IƱaki Errazkin 2006ko mar. 28a, 12:03

ETAk iragarritako su-etenaren inguruan

Azpeitiko beste eragileen erreakzioak

Batasunak ETA erakundeak bere ekimenarekin Euskal Herriak espainiar eta frantziar Estatuaekin duen gatazka politikoarentzat soluziobide demokratiko eta politikoak bilatzeari begira egin duen ekarpen ausart eta irmoa nabarmendu nahi du.

Ekarpen esanguratsu honek, Euskal Herrira bakea eta demokrazioa ekartzeko ETAren erabateko borondatea adierazten eta bermatzen du.

Batasunaren aburuz, ETAren ekarpen hau eta bere sakoneko hedadura, gure herria zatitu eta zauritu duten marko politikoen ageriko krisiaren testuinguan kokatzen da. Aurrez aurre dugun aukera, iraganeko eskema politikoen gainditzetik eta Euskal Herriaren geroa libre eta demokratikoki eskubidearen errespetu arduratsutik soil-soilik ulertu daiteke.

Euskal herritarrek, eta bereziki Ezker Abertzalearen kideek, etorkizun demokratiko baten itxaropenari ateak ireki dizkiote. Batasunak berriz ere nabarmendi nahi du aukera hau kalean, instituzioetan, kartzelan, sasian Ezker Abertzaleko militanteen borroko eta lanari esker eraiki dela. Greba eta mobilizazio egun latzetan, ilegalizazioaren aroan beren botoekin babestu eta indartu gaituztenei singularraren lehen pertsonan doakie gure esker ona. Beraiei dagokie une historiko honetan protagonista nagusi gisa sentitzea.

Azpeitiko Batsunak Azpeitiko herritarrei prozesu honetan erne eta aktibo egoteko deia egiten die. Herri mobilizazioa prozesu honen arrakasta bermatzeko biderik eraginkorrena da. Nazio eraikuntza eta mobilizazio sozialean oinarritzen den etengabeko dinamika biderkatu beharra dago.

Prozesu hau ordea herrietatik bultzatu eta elikatu behar da. Gure aldetik dei berezi bat egiten diegu Azpeitiko alderdi, sindikatu eta eragile sozialei konponbide demokratikoaren aldeko konpromisoak hartzera.

Gatazkaren ondoriak pairatzen jarraitzen dugu. Errepresio polizialak ez du etenik. Epaiketak eta isunak eguneroko ogi ditugu. PNV-EA koalizioak agintzen duen udalean bazterturik jarraitzen dugu, 2.027 bozkek zakarrontzian jarraitzen dute. Azpeitiko presoen egoerak gogorrera egin du. Joseba Segurola Xegu gose greban aurkitzen da bere eskubideak ukatuak dituelako. Jabi Agirre zigorpean eta asistentzi medikurik gabe dago. Ez dago sekreturik. Egoera honi buelta emateko herritarrok aktibatzea ezinbestekoa da.

Zentzu honetan, datorren apirilaren 1eko manifestazioa Euskal Herriarentzat konponbide demokratikorako bultzadan erreferente politiko, sindikal eta herritarra bizkortzeko eta sendotzeko baliagarria izan behar du. Dei berezi bat egin nahi diegu Azpeitiko herritarrei mobilizazio honetan parte hartu dezaten.

Batsunak, azkenik, Euskal herriarentzat konponbide justu eta iraunkor baten alde zintzotasunez eta irmotasunez lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du. Euskal independentistok gure herriaren geroa herri borondateak soil-soilik erabakiko duen egoera demokratikoaren alde borrokatzen dugu. Oraindik bide luzea dago egiteko, baina Ezker Abertzaleak badaki konponbiderako mahaian ordezkatuko duen posizioa eta jarrera gure herriaren gehiengoarekin bat datorrela. Hau da gure indarra, gure ahalmenaren iturria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide