Kepa Peñagarikano izango da EPELen buruz buruko txapelketan parte hartuko duen hogeigarren pilotaria. Atzo, astelehena, Peñagarikanok Iñaki Esainen kontra jokatu zuen Tolosako Beotibar pilotalekuan, Asegarce enpresak antolatutako partidan.
Partida hasieran 10-1eko aldearekin galtzen hasi zen Beizamako pilotaria. Esainek min handia egin zuen saketik; lehen hamar tantoetatik lau lehen pilotakadarekin lortu zituen. Baina Esainek hutsegite bat izan zuen eta *Peña*k sakez hiru tanto egitea lortu zuen: bere kolpeari esker, 11-20 aurretik jartzea lortu zuen beizamarrak.
Iñaki Esainek ordea ez zuen etsi eta tanto bateko aldearekin gerturatu zitzaion Peñagarikanori (19-20). Partidako azken tantoak emozioa handikoak izan ziren. Peñagarikanok azken bi tantoak jarraian egin zituen, txapelketarako txartela eskuratuz.
Orain, buruz buruko txapelketako lehenengo partidan, astelehenean, apiralaren 3an, Peñagarikanok Enrike Galartza izango du aurkari, Tolosan bertan.