Aitonenako karta jokoko txapeldunak saritu dituzte

Urola Kostako Hitza 2006ko mar. 29a, 16:03

Txapelketako zaharrena izateagatik Maria Arriaranek ere saria jaso du (Urola Kostako Hitza)

Astelehenean (hilak 27) Aitonenako karta joko txapelketako sariak banatu zituzten. Aitonenako zuzendaritza batzordekoak gustura zeuden txapelketak izandako harrerarekin; "Oso pozik gaude izandako parte hartzearekin eta eskerrak eman beharrean gaude txapelketan aritu zareten guztioi".

Julian Eizmendi alkateak ere Aitonenak antolatutako ekimenetan parte hartzen jarraitzeko eskatu zieten han bildutakoei.

Museko, puntuko eta tuteko txapeldunen artean sariak banatu ondoren, txapelketan parte hartu duen 89 urteko Maria Arriarani saria eman zioten.

Txapeldunak

Musean
-1. Ramon Peñagarikano eta Hilario Lasa.
-2. Jose Mari Zubizarreta eta Lucio Amenabar.
-3. Julian Lapeira eta Julian Orbegozo.

Tutean
-1. Jesus Suso eta Tomas Morales.
-2. Domingo Alonsa eta Jose Calero.
-3. Montserrat Aranbarri eta Juan Mateos.

Puntuan
-1. Jose Mari Goenaga eta Jose Luis Alkorta.
-2. Mari Carmen Loinaz eta Gabriel Unanue.
-3. Catalina eta Micaela Galarraga.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide