Biharko (zapatua), Bilbon, Konponbide garaia da. Euskal Herria. Erabakia. Adostasuna lelopean Batasuna, EA, AB, Aralar, Zutik, eta EAE-ANV alderdiek, eta ELA, LAB, EILAS, EHNE, ESK, ELB eta Hiru sindikatuek deitu duten manifestaziora nazionalerako autobusa antolatu dute Azpeitian. Manifestazioa 17:30ean hasiko da, Aita Donostia plazatik.
Autobusak 16:00etan irtengo du Etxe Zuri aurretik. Izena Orkatz, Zuhatz, Urtzi edo Txarrantxa tabernetan eman behar da. Langabetu, ikasle eta jubilatuek 5 euro ordaindu beharko dute autobusa, eta gainerakoek 10 euro.