Izan ausarta

Miren Garmendia (Azpeitiko Aralarreko kidea) 2006ko api. 4a, 17:04

Azpeitiko Aralar taldea "partaide izan nahi duen edonori luzatzen" zaie

Badirudi garaiak aldatzen ari direla, haize berrien bolada datorrela. Seguruenik su-etenak, baikor eta itxaropentsu jarri gaitu. Egia. Bide berriak jorratzeko garaia da eta aldarrikapenak aldarrikapen lanerako eta aurrera begira apostu garrantzitsuak egiteko unea da. Gaur hemendik hasi, Azpeititik, Urolatik, Gipuzkoatik, Euskal Herriko edozein txoko eta gailurreraino. Elkarlanean, auzolanean, bakoitza bere eguneroko lanean jarduteko garaia, oraindik eta itxaropentsuago, badaiteke.

Guzti honen aurrean Azpeitiko Aralar taldeak eta Urolako bere kideekin batera herriari luzatu nahi dio bere poza eta lanerako grina. Honetarako guztion elkarlana aurreikusten dugularik. Beraz, lanereko prest dagoen jendeari luzatzen diogu hordago zuzen bat, elkarrekin asmo eta bideak jorratu ditzagun. Orain bitartean ez dugu ezer asko egin talde bezala (taldea orain ari da egituratzen) baina aurrerantzean ez izan zalantzarik izango dugula.

Hau honela izanik, partaide izan nahi duen edonori luzatzen gatzaizkizue ausartak izateko. Zuen aportazioak, iritziak, arazoak, nahi ditugu. Laino beltzak uxatzen hasi gara eta argitasun bideak garaile izan daitezen lan egin asmoz. Guzti hau bideratzeko edota gurekin harremanetan jartzeko ez izan zalantzarik eta izan ausarta. Azpeitiko Aralar taldea: arazpe@hotmail.com edo urolakosta@aralar.net.

Besterik gabe eta gurekin izango zaretelakoan, laister arte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide